WWW.KEUAGIRRETXEA.COM

***

bio   tour   musika   argazkiak   kontaktoa   myspace   facebook

 

 

_________________________________________

WEB BERRIA 2010-08-24

Kaixo, ikusten duzuen bezala webgunea aldatu dut.

Sinpleago egin dut ze aspaldian, webgunea dela, myspace, facebook...ahaztu egingo zait gitarra jotzea!

Denbora asko eramaten du dena eguneratzea eta horregatik nahiago dut sinpleago izatea eta musikari eta beste gauzei

denbora gehiago ematea. Espero dut nahi duzuen informazio guztia hemen aurkitzea.

Ondo bizi.

Keu.

________________________________________

ABESTI BERRIA 2010-08-11

Nik badut nere mundua

Aupa!
Hemen nator abesti berri batekin, gaur bertan grabatu dut dena.
Goizean Lekeitiora joan naiz bizikletan, kostatik, eta oraindik popako mina dut...fuck! kuloteak erosi beharko dira.
Baņo eder bat hartu dut nere familiarekin eta Ondarroara bueltatu naiz bakarrik.
Bidean grabatzeko gogua etorri zait, ze pasa den astetik akorde batzuekin ibili naiz, ti ta ti ta arpegiatzen...
Dutxatu eta bazkaldu ostean, dena prestatu dut gitarrak grabatzeko, toma bi grabatu ditut, aberasteko eta stereoari kolorea emateko...
Idazten hasi naiz segidan eta honek irten dit.
Melodiak frogatzen hasi naiz eta ordu batzuk pasatu ostean honela garabatu dut.
Iraileko abestia nahiko aurreratuta dut, bateria grabatu behar dut eta ahotsak errepikatu behar ditut, baina bueno, gehiena egina dago.
Ea gustatzen zaizuen azken abestia, ondo pasa oporrak eta laster arte.


Keu